Birgaitzearen, eta, oro har, eraikuntzaren arloan urtetan eta urtetan egindako lanak behartu gaitu, batetik, sektoreko enpresen artean dugun lidergoari eustera; eta bestetik, negozio ildo berriak abian jartzera. Ildo horiek ingeniariek, arkitektoek, barrualdeen dekoratzaileek, eta abarrek zuzentzen dituzte, eta estuki lotuta daude eraikuntzaren munduari.
Horiek guztiak eskarmentu handiko profesionalak dira, eta etxebizitza, etxea, txaleta edo merkataritza lokala zure beharretara egokitzeaz gain, toki erosoa sortuko dute, oztopo arkitektonikoak ezabatzeaz ahaztu gabe.
Jendeari arreta eskaintzea
Langile kualifikatuek laguntzak eta dirulaguntzak lortzearen inguruan eta baimenak eta lizentziak izapidetzearen inguruan duzun zalantza oro argituko dizuete. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak lortzeko beharrezko agiri guztiak lortzen lagunduko dizuete.
Sail teknikoa
Arkitektoek, aparejadoreek eta ingeniariek dihardute sail teknikoan, eta Construcciones IŅIGO SL enpresak egin beharreko obren plangintzaz, kudeaketaz eta garatzeaz arduratzen dira. Halaber, zure beharrak egokitzen eta hobetzen lagunduko dizute.
Merkataritza Saila
Construcciones Iņigo SLren Merkataritza Sailak aholkuak eta argibideak emango dizkizu zure eraikinari, merkataritza lokalari edo txaletari etekina ateratzeko erarik onenaz; betiere, teknika aurreratuenak aplikatzeari dagokionez. Gure teknikariek eskainiko dizuten arreta pertsonalizatuaren bidez, konponbiderik egokiena izango duzu eskura.
Kalitate eta segurtasuneko saila
Kalitatearen kudeaketa eta laneko istripuen prebentzioa dira Construcciones Iņigo SL enpresaren erreferentzia nagusia.
Halaber, bezeroak asebetetzea eta obren segurtasuna dira Construcciones Iņigo SL enpresaren lehentasunak.
|