Aurkezpena
TOKI PRIBILEGIATUA ARABAKO MENDIETAN, ERRIOXATIK HURBIL, GASTEIZTIK 25 KM-TARA ETA LOGROÑOTIK 35 KM-TARA. Arabako Mendien eta Errioxa bidean, familia bakarreko 6 etxe hauek, euskal herriko tipologia tradizionaleko eredu dira. Etxebizitza hauek lehen kalitateko materialez eginda daude, prestazio handienak dituzte. HORNIKUNTZA OROKORRA - Lursail honek, ibilgailuak sartzeko ate lerragarri bat dauka, aluminio lakatuzkoa edo margotutako altzairuzkoa izan daitekeena. - Oinezkoentzako ate metalikoa dago. Kanpoaldeko lurra, kanpoaldeko zeramikozko lauza txikiez eginda dago. - Lursailaren itxiera: Hormigoi armatuaz egindako hormatxoa edota hormigoi arineko blokea; bide publikoen aurrean, Herkules motako sarea, eta bihurdura bakuneko sarea gainerakoetan. - Beheko solairuan, garajea dago. Sartzeko zolata hormigoizkoa da. - Lorategia: 30 cm-tako begetal- lur geruza. - Estalkian: lurreko antena eta antena parabolikorako oinarria (ez dator sartuta). - Atezain automatikoa eta postontzia. FATXADA ETA ESTALKIA - Kanpoko orria (12 cm-tako lodierako) LHDkoa da, kanpoaldea porlanezko morteroaz zarpiatuta dago, erdi mailako isolamendu (3 cm-tako lodierakoa) jaurtikitutako poliuretanoz eginda dago, eta, barruko orria (7 cm-takoa) adreilu “machetonez” eginda dago. - Kanpoaldeko akaberak: zokaloak eta xehetasunak harri- plakazko estaldurazkoak dira. Besteak: monogeruzazkoak eta bistako baserri-adreiluzkoak. - Estalkia: zeramika mistoko teilak, kolorea erabaki beharrekoa, arrastel bikoitzean kokatu beharrekoa. Erdi mailako isolamendua (3 cm-takoa) jaurtikitutako poliuretanoz eginda dago. KANPOALDEKO AROTZERIA - Leihoak aluminio lakatuzkoak dira, zubi termikoaren hausturadunak eta zuri kolorekoak. Monoblock motako pertsiana kutxak eta aluminiozko pertsianak dauzka. - Climalit motako edo antzeko 6.6.4 kristal bikoitzeko leihoak. BARRUALDEKO AROTZERIA - Sarrerako atea zurezkoa da: bernizatutako markoa eta zangoa dauka, puntu bateko segurtasun sarraila, letoizko eskutokia, helduleku erdia barrualdean, eta ikuspegi handiko behatxuloa. - Barruko ateak Monoblock edo antzeko sapelly zurezkoak dira. Markoak, zangoak eta heldulekuak bernizatuak eta ipiniak daude. BEROKUNTZA Gasoliozko banakako berokuntza, etxe bakoitzean galdara bat egongo da, Rocakoa edo antzeko markakoa; gutxi gorabehera, 24.000 Kcal/h-ko bero- potentzia duena. - Aluminiozko berogailuak. EGONGELA - Lurra: lehen kalitateko gres- zeramikako lauza atxikiez eginda dago, modeloa erabaki beharrekoa. - Lixatutako eta bernizatutako zokaloa, Sapelly-koa eta 7×1 cm-takoa. - Hormetan eta sabaietan: igeltsuzko luzitua eta pintura plastiko leuna. - Sabaietan: eskaiolazko moldea dago. - Argi- puntuak, TB- FM- Telefono entxufea, eta giro- tenperaturako termostatoa daude. SUKALDEA - Lehen kalitateko gres- azulejoak, modeloa zehaztu beharrekoak, (sabaiararte helduko da). - Lurra: lehen kalitateko gres- zeramikako lauza atxikiez eginda dago, modeloa erabaki beharrekoa. - Zirkuitu elektronikoak: garbigailurako, ontzi- garbigailurako, sukalderako, laberako, eta PVCko hodiekin egindako osagarrientzako. - Sabaian: pintura plastikoa. - Sabaian kokatutako argi- puntua, etengailua, entxufea. - Atezain automatikoko hargailua. LOGELAK - Lurrean: Elondozko edo antzeko oholezko parketa, batera kokatutakoak. - Lixatutako eta bernizatutako zokaloa, Sapelly-koa eta 7×1 cm-takoa. - Sabaietan: Eskaiolazko moldea. - Argi- puntuak, entxufeak eta etengailua. - logela nagusian: telebista eta telefono entxufeak. - Hormetan eta sabaietan: igeltsuzko luzitua eta pintura plastiko leuna. KOMUNA ETA BAINUGELA - Lehen kalitateko gres- azulejoak, modeloa zehaztu beharrekoa, (sabaiararte helduko da). - Lurra: lehen kalitateko, gres- zeramikako lauza atxikiez eginda dago, modeloa erabaki beharrekoa. - Tresna sanitarioak: Bainuontzia eta dutxa- platera: zuri kolorekoa, txapa esmaltadura, Victoria (Roca) edo antzeko modelokoa. Konketa: portzelana zurikoa, tapa gabea, Victoria (Roca) edo antzeko modelokoa. Komunontzia: tanga baxukoa, Victoria (Roca) edo antzeko modelokoa, portzelana zurikoa, eta eserleku eta taparekin. - Aparatu guztietan: aginte bakarreko txorrota kromatua. - Sabai izuna: eskaiolazkoa eta pintura plastika leunaz margotutakoa. - Etengailuak eta entxufeak. - Sabaian kokatutako argi- puntua. ATONDOA ETA BANATOKIA - Lurra: lehen kalitateko, gres- zeramikako lauza atxikiez eginda dago, modeloa erabaki beharrekoa. - Hormetan eta sabaietan: igeltsuzko luzitua eta pintura plastiko leuna. - Sabaian kokatutako argi- puntua, etengailuak eta entxufeak.
Lursailak
1-PARTZELA: 821,13 m2 / salduta 2-PARTZELA: 825,21 m2 / salduta 3-PARTZELA: 855,28 m2 / salduta
| 4-PARTZELA: 977,05 m2 / salduta 5-PARTZELA: 977,23 m2 / salduta 6-PARTZELA: 977,75 m2 / salduta |
|